viernes, 10 de enero de 2014

Erekteionen planoa


1. Olibondo sakratua
2. Ekialdeko Naos(Aldarea)
3. Erektion
4. Atenea
5. Mendebaldeko Naos (Putzua)
6. Iparreko ataria
7.Kariatideak

miércoles, 8 de enero de 2014

Kariatideak

Kariatideak, tenpluaren parte garrantzitsu eta nabarmenena da. Kariatideen alde batean kariatideen ataria tokatzen da. Balkoi- altzeko bezalakoak dira, frisoa ia ez dio ikutzen eta emakume itxura duten sei eskultura ditu zutabe moduan. Zutabe hauek banatzen dira horrela: lau aurrean eta beste bi atzean.
Beste parte aipagarri bat da, Vestaleen leihoak,alboan daudenak. Tenpluan dauden kariatideak ez dira jatorrizkoak edo benetakoak. Benetakoak bi museotan daude: bat British museoan eta beste bostak Akroploliko museoan.



martes, 7 de enero de 2014

Arkitekturaren aldetik



K.a. 421 eta K.a 406 arteko urteetan eraiki zen. Gune sakratu asko mantendu ziren, ezohiko antolaketa daukalako. Barruan areto ugari ditu:


  • Pronaos: lehenengo solairuan dago, eta aldetan zabalduta dago.
  •  Naos edo cella: bigarren solairuan dago, guztiz itxita dago eta jainko jainkosaren estatua dago barruan.
  •  Opistodomosa: Azken solairuan dago, jainkoaren altxorra duena. 
      Tenplua hexastiloa da, ate nagusian sei zutabe daukalako. Ere bai tetrastiloa da lau zutabe daukalako atzekaldean. Tenplu joniarra da, kapitaletan bi boluta dituelako kapitelean.

      Zutabeetan ildazka bitxiak ditu, artelanari arintasuna emateko. Arkitrabea, hiru bandetan banatuta dago. 
      Frisoa apaindu gabe ikusten da, frontoia tinpano batez ingururatuta dago.
     Tenplua arkitrabatua da, garai hartan arkitektoak ez zituzten erabiltzen ez arkuak ez gangak.Marmolez eginda dago.






Antzinako greziar tenplu bat da, Atenasko Akropoliaren iparraldean kokatuta.Eriktonio gurtzeko eta beraren ohorez eginda dago. Erekteo I.a erregearen tenplua izan daiteke esaten dute, inguruan lurperatuta omen dagoelako. Antzinako bateko berreraikuntza da, Pertsiarrek K.a 480an suntsitu zutelako.